XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Juttak hotza sentitzen du.

Alde egin du anaia nagusiak.

Halako batean.

Berak dena salatuko zukeen, seguraski.

Puuuh, Dirkek airea kanporatzen du, lasaiturik eta pozik dago.

Jutta begira dagokio, Dirkek linterna berriro pizten duenean.

Eta Jutta ere oso pozik dago.

Tentsioarengatik Juttak amona ahaztua zuen.

Amonari buruzko pentsamenduak iraungi iraungi desegin, ezabatu egin ziren oinotsen aurrean.

Baina orain atzera itzuli ziren.

Argi eta garbi ikusten du Juttak pentsamenduen irudia: Nola dagoen amona ohean.

Hain zuri eta zahar.

- Berriro beragan pentsatzen al hago?- galdetzen du Dirkek.

- Bai -xuxurlatzen du Juttak.

Dirkek nolabait ikusi egiten dio zertan ari den pentsatzen.

Igarri egiten dio, nahiz eta hemen behean ongi ikusterik ez egon.

Agian sentitu ere egin du zertan ari den pentsatzen.

Eta entzun ere ongi egiten du.

Horregatik hitzegin nahi dio Juttari amonaz.

Hamaika gauza bururatzen zaio.

Atseginez barre egiteko moduan dago.

- Zer dun?- galdetzen dio Dirkek.

Ahapeka hitzegiten jarraitzen dute.

Beren xuxurlaketa-zuloa dute hura.

Eta Juttak zerbait kontatzen dio bere buruaz eta amonaz.

- Sarritan irakurri izan zidak ozenki amonak - dio Juttak eta hitzegiten jarraitzen du.

Baina orduan Dirkek esaten dio: - Niri ez zidan inork irakurtzen.

Ahapeka esaten dio Jultak: - Egia esateko, nik ez diat amonaren gelan lo egiten.

- Badiat neurea.

- Baina ongi ez banauk sentitzen neure gelan, orduan amonarenera joaten nauk.

- Oinutsik.

- Eta beraren ondoan jartzen nauk ohe bikoitz handian.

- Lehenago aitona egoten zela ni egoten naizen tokian esaten dik amonak.